
MERAKI estudioa
Txalet baten dekorazio eta interiorismo proiektua
Beheko solairuan kontzeptu irekiko eremu bakarra dago, bertan sukaldea, jantokia, egongela eta hiru piezako bainugela daude.
Bi solairuak lotzen dituen eskailera eta baranda kolore zuriz margotu dira, koloreak eta diseinuak zabalera sentsazioa ematen dutelarik. Goiko solairuan hiru logela eta komun berri bat ditugu.












